Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Datu-konexioko zerbitzuak

Xehetasunak

Zerbitzu hauek ematen dira:

  • Finkoak (sare-harguneak aktibatzea):
    • Lan-postuetarako, inprimagailuetarako, tornuetarako, fitxaketa-ekipoetarako, bideokonferentziako ekipoetarako eta abarretarako.

Ekipo horiek «Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren (EJASK) zerbitzu-gida»ren 1.1 apartatuan zehaztutako araudia edo irizpideak bete behar dituzte.

  • Mugikorrak (modema, USB):
    • USB modema (ikus homologatutako gailuen katalogoa)
    • Aplikazioa instalatzea: VPN bezeroa
    • Modema eta datuen atzipenerako txartela (modeloa: nc35)
    • WiFi konexioak hot-spot publikoen bidez. Eusko Jaurlaritzako egoitza/eraikin batzuek sarbide libreko WiFi zerbitzua ematen dute (horien identifikatzailea «Bisitari» da. Horren bitartez, edozein pertsona internetera konektatu ahal da une jakin batean behar duen informazio edo tramite bat egiteko, tramitatzeko edo kontsultatzeko.

Sarbidea eta baliabideak

Ordenagailu eramangarria Internetekin eta Sare Korporatiboko aplikazio eta baliabideekin konektatu ahal izateko, USB MODEMA ezarri da estandar gisa, banda zabaleko beste aukera batzuk, ADSL konexioak edo WiFi sarbideak kasu, baztertu gabe. Hortaz, erabat debekatuta dago telefono mugikorra erabiltzea ordenagailu eramangarrirako modem gisa.

Halaber, Administrazioko Sare Korporatiboko aplikazio eta baliabideak eskuratzeko, Interneten gaudela, beharrezkoa izango da ordenagailu eramangarrian VPN software edo bezero bat (Sare pribatu birtuala) erabiltzea.

Sareko erabiltzaileak EJASKeko Intranetera (Jakina deitzen da) sartzeko ezinbestekoa da beren-beregi konfiguratutako laneko ekipamendu bat erabiltzea.

Bestalde, EJASKen Estranet eta Internet guneetara sartzeko, adibidez, EJASKek emandako kontu bat edukitzea beharrezkoa izango da.

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)