Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Oinarrizko lanpostua

Xehetasunak

Orokorrean, langile guztiek daukate ordenagailu bat beren lana egiteko; teknikarien eta administrarien kasuan mahaigainekoa izaten da, eta karguen eta konfiantzazko langileen kasuan, eramangarriak esleitu ohi dira.

Definituta dauden estandarren arabera, bulegotikako oinarrizko lanpostuak softwarearen konfigurazio estandarra dauka, informatika pertsonala helburu duena, eta konfigurazio hori administrazioaren edozein informatika-lanpostutan instalatuta dago. Gaztelaniaz ala euskaraz instalatzea aukeratu ahal da:

  • «Windows» sistema eragilea
  • «McAfee» antibirusa
  • «MS-Office» bulegotika-paketea (Word, Excel, PowerPoint) edo «LibreOffice» (Write, Calc, Impress)
  • Nabigatzailea «Internet Explorer» edo «Mozilla Firefox»
  • «Exchange/Outlook» posta-bezeroa
  • «SharePoint» lankidetza-tresna

Aplikazio informatikoen euskarri diren lanpostuek, aurreko konfigurazio horrez gain, beharrezkotzat jotzen diren software espezifikoak eduki ahalko dituzte.

Ekipamendu horren erabilerarekin gorabeherarik sortuz gero, Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuari jakinarazi ahalko zaizkio 440 zenbaki korporatibora deituta, edo Sare Korporatibotik kanpo, sare horretan integratuta ez dauden eraikinetan: 945.016.440 (Araba), 944.032.440 (Bizkaia) edo 943.022.440 (Gipuzkoa).

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua
Fabrikatzailea Aukera librea
Windows XP Professional SP2 7 Enterprise SP1 Microsoft
McAfee VirusScan 8.8 McAfee Clamav v.0.95.1, Clamwin v.0.95.1
MS-Office 2003 SP2 2010 sp2 Microsoft OpenOffice
LibreOffice The Document Foundation
Internet Explorer 6.0 9 Microsoft Mozilla Firefox v3.0.9
Mozilla Firefox Mozilla Fundazioa
Exchange/Outlook 2003 SP2 2010 sp2 Microsoft Zimbra 5.0.16GA, OpenXchange
SharePoint Microsoft Plone v3.2.2, Alfresco Labs 3.1, OpenGroupware v2.2
  • Bulegotika  Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Lankidetza-zerbitzuak
  • Web nabigatzailea  Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Administrazio-zerbitzuak
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)