Hezkuntza Saila

konpresio

iz. Fis. Kanpo indar batek gorputz batean egiten duen hertsatze indarra. Gai bat osatzen duten partikulak elkarrengana hurbilduz gai horren bolumena txikitzen duen ekintza mekanikoa.  v  Mek. Leherketa motorretan, hurrengo unean erreko diren gasak hertsatzen diren fasea.  v  Bulkaden konpresioa. Elektr. Radarraren erabilera hobetzeko teknika berezia. Bulkaden konpresioa egiteko sare elektrikoak edo atzerapenezko lerro ultrasonikoak erabiltzen dira. Tresna horiek radar uhinen maiztasuna handituz uhin horien indarra areagotzea dute helburua.  v  Konpresio erlazioa. Leherketa motorretan, konpresio ahalmena adierazten duen balioa, honela kalkulatzen dena: kulata eta pistoiaren arteko (azken hori beheko puntu hilean dagoenean) bolumena zati konpresio ganberaren bolumena (alegia, kulataren eta pistoiaren arteko bolumena, azken hori goiko puntu hilean dagoenean).