Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Redes Sociales

Sare Sozialak

116111 Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. Horregatik, kanal birtualetan egotea ezinbestekoa da. Zerbitzua ezagutu nahi baduzu edo kontaktatu nahi baduzu, sartu!! Hor gaude zuretzat!
Zeuk Esan sare sozialetan dago, nerabeak mugitzen diren esparruetan partehartzeko prest!.

Tuentin daukagun profilean, chat eta mezu pribaturen bidez hitz egiten dugu gazteekin. Gure profilaren horman bideoak, irudiak eta intereseko artikuluak eskegitzen ditugu egunero.

Facebooken badugu orri bat, non partekatzen dugun haur eta nerabeei buruzko informazio mordo bat eta baita gurasoen intereseko artikuluak ere. Gure fan egingo zara?

Twitteren ere bagaude. 140 karaktereko sarean Zeuk Esan zerbitzuan egiten dugun lanaren zati handi baten berri ematen dugu. Horretaz gain txiokatzen ditugu 116111 telefonoan normalean tratatzen ditugun gaiak. Jarraituko diguzu?

Azken eguneratzea: 2013/06/13