Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Erreferentziak

Produktu eta Zerbitzuak

Produktu eta zerbitzuak

Duten erabilera zabalagatik hauek dira erreferente diren programa eta teknologia aske batzuk:

Web zerbitzuen enpresa nagusietako askok software askea erabiltzen dute neurri handiagoan edo txikiagoan. Besteak beste, hauek dira Wikipedia, Wordpress, Identi.ca, OpenStreetMap, Amazon, Facebook, Google, Flickr, Yahoo, Twitter

Pertsonak

Pertsonak

Software libreari ekarpena egin dioten pertsona guztien zerrenda oso bat egitea ezinezkoa den arren (programadoreak, Linux kerneleko partaideak,...), pertsona esanguratsuenetako batzuk hauek izan dira:

  • Richard M. Stallman (USA): Software askearen aldeko mugimenduaren aita da. 1983an GNU proiektua sortu zuen eta 1985an Free Software Foundation fundatu zuen. Gaur egun pertsonaiarik adierazgarriena da software askearen aldeko aktibismoan nazioartean.
  • Linus Torvalds (Finlandia): 1991an Linux kernela garatu zuen, eta GNU proiektuarekin batera GNU/Linux sistema eragilearen ehunka banaketa egin dira mundu osoan. Gaur egun Linux kodearen koordinatzaile lanetan dirau.
  • Mark Shuttleworth (Hegoafrika): enpresaria eta munduan espazioko bigarren turista, 2004an Canonical enpresa sortu zuen eta hortik jaio zen Ubuntu, Debian oinarria duen GNU/Linux banaketa, oso ezaguna.

Komunitateak eta Enpresak

Komunitateak eta Elkarteak

Produktu eta zerbitzu ezberdinen inguruan badira komunitateak pertsona eta erakundeek osatutakoak, helburu ekonomikoa dutenak edo soilik gizarte arlokoa.

Euskadi mailan, software askeko zerbitzuetan oinarrituz negozioa egiten dutenak ESLEn elkartuta daude, eta gaur egun honek 35 erakunde elkartu ditu. Badira baita ere oinarri teknologikoa duten enpresak, produktu askeak erabiltzen dituztenak, adibidez, txertatutako sistemak.

Euskadin ere baditugu software askeko zenbait talde: e-ghost, itsas, Reciclanet, Gisa

Mundu mailan, izena duten beste enpresa batzuk IBM, Red Hat, Novell, Canonical, Digium eta abar dira.

Azken aldaketako data: 2015/12/28