Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ezagutu software librea

Software librea, erabiltzaileari erosi duen produktua libre erabiltzeko askatasuna ematen diona da, eta hala, eskuratu ostean, modu librean erabili, kopiatu, aztertu eta bana daiteke. Praktikan, aurrekoak eskatzen du, iturri-kodea eskuragarri izatea, exekutagarriaz gain.

Ondorengo irudiak erakusten du software librearen mapa kontzeptuala (PNG, 946 KB):

Software librea doan eskura daiteke, edo kostu prezioan beste bide batzuetatik; baina ez du derrigorrez hala izan behar, beraz ez da lotu behar software librea “software doanekoa” kontzeptuarekin (freeware deitu ohi dena), izan ere, libre izanik ere, komertzialki zabal daiteke ("software komertziala"). Analogiaz, "software doanekoak" edo "doanekoak" batzuetan iturri-kodea dakar; baina, software mota hau ez da "librea" Software Librea den eran, baldin eta ez badira bermatzen programaren bertsio aldatu hauek dituzten aldatzeko eta birbanatzeko eskubideak.

Software librearen ideia 1983an sortu zuen Richard Stallman-ek, eta bi urteren buruan Free Software Foundation sortu zuen, erakunde hau erreferentzia da software librearen aldeko mugimenduan, eta bertatik eratu zuen proiektu bat GNU izeneko sistema eragile aske bat egiteko. Stallman-en pentsamendua jasotzen duen obra "Free Software, Free Society" izenekoa da (doan jaitsi daiteke):

Free software, Free society

Azken aldaketako data:  2016/01/27