EGF Kontaktu-postontzia
EGF+ funtsari buruzko iruzurrari edo irregulartasunei buruzko balizko jakinarazpenei erantzuteko, Ekonomia Politikarako eta Europako Kohesiorako Zuzendaritzak kanal hau ireki die eragile eta herritar guztiei, oro har.
Programaren esparruan kofinantzatutako jardueraren bat dela-eta errekerimendu judizialen bat balego, EPEKZk Kudeaketaren Agintaritzari egoera horretaz informazioa emango dio eta azken horrek, era berean, Servicio Nacional de Coordinación Antifraude (SNECA) deritzonari. Horrek, berriz, dagozkien jarduteko jarraibideak emango ditu.
Programaren jardueretan Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, egiten dituen auditoretzetan, iruzur zantzuren baten berri izango balu, OLAFi jakinaraziko lioke, IMS aplikazioaren bitartez ezarritako prozedura jarraituz.
Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF) hurrengo salaketa motak iker ditzake:
- EBren funts publikoentzako (diru-sarrerak, gastuak edo EBren erakundeen aktiboak) eragin negatiboak dituzten iruzur edo beste irregulartasun larri batzuk.
- EBren instituzioetako eta erakundeetako kide eta pertsonalaren falta astunak.
OLAF-i salaketa aurkeztu diezaiokezu, era anonimoan eta izapiderik egin beharrik gabe. OLAF-era sartzeko, honako lotura hau erabil daiteke: https://ec.europa.eu/anti-fraud/olaf-and-you_es
Ogasun Ministerioaren Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionalari Europar Batasunetik datozen funtsen kargura finantzatutako proiektu edo operazioekin zerikusia duten iruzur edo irregulartasunak izan daitezkeen egintzak jakinarazteko, aipatu Zerbitzuak horretarako prestatu duen bidea erabil dezakezu, honako lotura honen bidez: http://www.igae.pap.minhafp.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/inicio.aspx