Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ardi eta ahuntz ekoizleen artean eta behi ume-hazleen ekoizleen artean prima-eskubideak transferitzeko eta lagatzeko arauak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza


Xedea

Prima-eskubide indibidualak transferitzeko eta lagatzeko arauak ezartzea:

- Ustiategiarekin batera eskubideak ere transferitzea.
- Prima-eskubideen eskualdaketa ustiategia transferitu gabe.
- Eskubideak aldi baterako lagatzea.

Nori Zuzendua

Ardi eta ahuntz ekoizleak eta behi ume-hazleen ekoizleak.

Araudia

259/2001 Dekretua, urriaren 30ekoa, ardi eta ahuntz ekoizleen artean eta behi ume-hazleen ekoizleen artean prima-eskubideak transferitzeko eta lagatzeko arauak ezartzeko dena, eta erreserbetako eskubideak esleitzeko arau osagarriak emateko dena.


Harremanak norekin

María Aldazabal
Telefonoa: 945 01 96 47
Faxa: 945 01 99 89

Erantsi beharreko agiriak

Ez dago


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar


Eskabideak aurkezteko lekua

Ustiategia edo horren azalera gehiena dagoen Lurralde Historikoko Foru-organo eskudunean.

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria


Ebazteko epea

Ez dago

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Lurralde Historiko bakoitzeko Nekazaritza Sailak ezarritako inprimakia.

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Eskubideak aldibaterako lagatzen edo transferitzen direnean, ekoizle transferitzaile edo lagatzailearen lurral halako lurralde historikotan badaude, lurralde horretan eskumena duen foru organoari emango diote transferentzia edo lagapenaren berri alde biek batera, eta ordura arte ez du eraginik izango.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/01/2014