Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Fruta eta barazkien ekoizle-elkarte bezala onartzea

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza


Xedea

Fruta eta barazkien ekoizle-elkarte bezala onartzea

Nori Zuzendua

Fruta eta barazki ekoizleek elkartzeko sortzen dituzten erakundeak, edota 2200/96 Araudiaren (EE) 11. artikuluan eta 228/97 Dekretuaren II. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde-elkarte eta taldeak, hurrengo forma juridikoren baten araberakoak badira: sozietate kooperatiboa, eraldaketako nekazaritza-sozietatea, merkataritza sozietatea edo nortasun juridikodun beste edozein entitate.

Araudia

228/1997 Dekretua, 1997ko urriaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoan fruta eta barazkien sektorean elkartearen arautegia ezartzekoa dena.


Harremanak norekin

Elisa Torre-Enciso
Telefonoa: 945 01 96 84
Fax: 945 01 97 02
Posta elektronikoa: e-torreenciso@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

- Eskabidea

- Erantsi beharreko agiriak:

1. Elkartea identifikatzeko datuak, izen eta helbide soziala zehazturik, eta erakundea sortu zeneko ziurtagiria, bere forma juridikoa eta identifikazio fiskalaren kodea ziurtatzeko agiriak.

2. Ekoizleen elkarte modura onartua izan zedin, egin zuten asanblea orokorraren edo akzionista-batzordearen aktaren ziurtagiria, onarpen-eskaera zein produktu kategoriarentzat egiten den zehaztuz.

3. Dagokion erakundeak begiztatutako funtzionamendu-estatutuak.

4. Bazkide kopurua eta gutxiengo ekoizpen merkaturagarriaren bolumena, Dekretuarekin bat etorriz, exijitutako gutxiengoetara heldu egiten direla ziurtatzen duen agiria.

5. Bazkideen zerrendak, bertan zehaztuz, beren ustiategiak dauden industrialdeak, lursailak, udalerriak eta probintziak. Era berean, hala balegokio, azken hiru urtetako kanpainetako bazkide bakoitzaren produktu eta ekoizpenak adieraziko dira.

6. Egituraren deskribapena, hau da, elkartearen giza baliabideak, baliabide teknikoak, antolamenduzkoak eta planteamendu ekonomikoak.


Dagokion tasa

Ez dagokio

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar


Eskabideak aurkezteko lekua

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epearen barruan

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/01/2014