Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2013/10/14

Euskadiko arrantza sektoreko emakumeek bere erreibindikazioak planteatuko dituzte Bruselan

Saregile, neskatila eta enpakadoren ordezkaritza batek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendari Leandro Azkuek lagunduta, Europako Parlamentuan parte hartuko dute lehenengo aldiz, entzunaldi publikoan.

  • Euskadiko arrantza sektoreko emakumeek errekonozimendu handiagoa eskatuko dute, bai eta sektoreko erabakiak hartzerakoan beraiek parte hartzeko ere.
  • Gaur arratsaldeko 15etan izango da Europako parlamentuan 

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendari Leandro Azkuek lagunduko dio Euskal Herriko arrantza sektoreko emakumeen ordezkaritzari datorren urriaren 14an Bruselara, arrantza sektorean emakumeek duten etorkizunaz eztabaidatzeko Europako Parlamentuak antolatutako entzunaldi publikoan parte hartzera. Lehenengo aldia izango da arrantzari lotuta betidanik emakumeek egin izan ohi dituzten lanbideetan ari diren emakumeek – saregileak, enpakadorak eta neskatilak- ezaugarri horietako hain foro garrantzitsuan ordezkaritza izango dutena. Euskal arrantzaren ordezkaritzak emakumeen kolektibo horiek ikusgarriagoak izatea aldarrikatuko du, eta dituzten lan baldintza zailetan arreta jartzeko eta erabakiak hartzerakoan aintzat hartzeko ere eskatuko du.

Entzunaldi publikoa Arrantza Batzordeko lehendakari Gabriel Matok, Emakumeen Eskubideen eta Genero Berdintasunaren Batzordeko lehendakari Mikael Gustafssonek eta Itsas eta Arrantza gaietarako Komisario Maria Damanakik presidituko dute. Euskal ordezkaritzan parte hartuko dute Maite Burgoa Euskadiko saregileen ordezkariak, Isaura Piñeiro Ondarroako enpakadoreen ordezkariak eta Ainhoa Vascok, Bermeoko neskatilen izenean.  Denek azpimarratu dute bidaia hau –Izaskun Bilbao Barandika euskal eurodiputatuak bideratutako gonbidapenari esker posible izan dena- aukera ezin hobea dela euskal arrantza sektoreko emakumeen kolektiboaren egoera aurkezteko eta beraien erreibindikazioen berri emateko.

Isaura Piñeirok, euskal arrantza sektoreko emakumeen erakunde guztien bozeramale gisa, erreibindikatu egingo du, besteak beste, sektoreko emakumeek Europako Erkidegoko erakunde eta egitura guztietan aktiboki parte hartzeko, bertan hitza izanik, eta Europar Batasuneko arrantza politikak diseinatzen direnean kolektiboa gehiago aintzat hartzeko.   “Sektoreko atal garrantzitsua gara –esan du–, eta beraz komenigarria, beharrezkoa eta justua da Europako arrantzaren etorkizuna eztabaidatu eta erabakitzen den foro, erakunde eta egitura guztietan geu egotea”.