Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country

XVIII. edizioa

Ekitaldi-deskribapena

San Sebastian GastronomikaAurten, 2016an, XVIII. edizioa beteko du San Sebastian Gastronomikak, mundu mailan goi mailako sukaldaritzaren erreferentzia den biltzarrak. Ezinbestekoa bihurtu den biltzar hau urriaren 2tik 5era izango da aurten.

Lehendabiziko aldiz, 6 herrialdetako chefak eta jatetxeak izango dira gonbidatuak munduk bost kontinenteen ordezkari gisa, gastronomia garaikidearen atlas handi bat marraztuz.

2016ko edizio honetan, biltzarrarekin paraleloan egingo diren hainbat ekintza antolatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, HAZI Fundazioaren bitartez, Euskadiko kalitateko elikagaiak eta edariak komertzializatzeko eta sustatzeko. Aurten 22 euskal enpresek parte hartuko dute Kongresuan. Bertan izango diren enpresako produktuekin showcooking-ak antolatu dira, eta Mikel Garaizabalek, sumiller eta enologoa, dastatze artistiko bat zuzenduko du.

Bigarren urtez, aurten Basque Culinary Center-en eskutik, Euskadiko Elikagaien Industriako produktuekin prestatutako platerrak mahairatuko dira erakusketa guneko jantokian.

Egitaraua ikusi

Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Kursaal Kongresu Jauregia
Zurriola1
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)