Eraikinen Birgaitze Integralari buruzko I. Biltzarra 2013
Birgaitze agenteen topaketa moduan planteatutako biltzarra da.
Eraikinen Birgaitze Integralari buruzko I. Biltzarra 2013ko apirilaren 10ean eta 11n izango da, Albeniz Fundazioan (Madril), eta birgaitze agenteen topaketa moduan planteatu da, preskriptore eta teknikari zein erabiltzaileen topaketa gisa, alegia.
Sektoreko adituek hainbat gai landuko dituzte, ikuspegi praktikotik, bai eta alderdi ekonomiko eta teknikoak jorratuko ere, txosten magistral, txosten labur, kasu praktiko eta mahai-inguru zabal baten bitartez.
Biltzarrean, RIEd 2013 sariak banatuko dira: Birgaitze Onenarena, Kasu Praktiko moduan aurkeztuko dena, eta birgaitzearekiko konpromisoagatik nabarmendutako Jabetza Saria.
Hemen kontsulta dezakezu programa.
Informazio gehiago:
RIEd Biltzarraren Idazkaritza
Iñaki García Ocejo / Carlos Guasch / Elena de la Cruz
Telefonoa: 91 830 64 60
info@congresoried.com