Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

ERREGULARIZATZEKO BI AUKERETARAKO BETEKIZUNAK

  • Adinez nagusia izatea eta egonaldi- edo bizileku-baimen baten titularra ez izatea
  • Baimena emateko, luzatzeko, berritzeko edo aldatzeko prozeduretan interesdun ez izatea.
  • Estatuan 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen egon izana.
  • Eskabidea egiten den unean gutxienez 5 hilabetez jarraian egon izana egiaztatzea.
  • Espainian edo azken 5 urteetan bizi izan den herrialdeetan zigor aurrekaririk ez izatea.
  • Ordena publikorako, segurtasun publikorako edo osasun publikorako mehatxua ez izatea.
  • Baztergarri gisa ez agertzea horretarako hitzarmena duten herrialdeetako lurralde-eremuan.
  • Itzulerarik gabeko konpromisoaren epean ez egotea.
  • Administrazio-tasa ordaintzea

Sustraitze-arrazoiak direla-eta salbuespenezko arrazoiak gertatzen direnean, aldi baterako bizileku-baimena eskatu ahal izango dute:

  • 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen nazioarteko babes-eskaera bat erregistratu edo formalizatu duten atzerritarrak. Eskatzaile-izaera borondatea adierazten den unean hartzen da..
  • Baldintza orokorrak betetzea

Ezohiko sustraitzearen ondoriozko salbuespenezko arrazoiengatik aldi baterako bizileku-baimena eskatu ahal izango dute:

Baldintza orokorrez gain, honako hauetako BAT GUTXIENEZ betetzen dutenez:

  • Lan egin izana edo lan egiteko asmoa egiaztatzea (besteren kontura edo norberaren kontura)
  • Familia-unitatearekin egotea (seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten edo beren kabuz moldatzea eragozten dien osasun-egoera duten seme-alaba adindunak, edo haiekin bizi diren lehen mailako aurreko ahaideak)
  • Gizarte-laguntzaren arloan eskumena duten erakundeek edo Atzerritarren Laguntzaileen Erregistro Elektronikoan inskribatutako hirugarren sektoreko erakundeek egiaztatutako kalteberatasun-egoeran egotea (ziurtagiri eredu espezifikoa)

Azken aldaketako data: