Atzerritartasun txostenak
Bizileku-baimen batzuen kasuan, eskabidearekin batera beharrezkoa da jarraian azaltzen diren bi txosnetako bat aurkeztea tokiko Atzerritarren Bulegoan. Txosten horiek Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren ardura dira, zehazki Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzarena.
- GIZARTERATZE-TXOSTENA. Haren beharra du errotze sozialeko baimena eskatu nahi duenak, ahaidetasun-loturarik ez badu bizileku-baimena baduen atzerritarren batekin (senidea, izatezko bikotekide erregistratua edo lehen mailako senide zuzenak), eta beharrezkoa du, halaber, errotze sozioformatiboko bizileku-baimena eskatu nahi duenak ere. Ez da derrigorrekoa, aldiz, baimenak berritzeko prozeduran, baina interesdunak hala nahi badu, eskatu egin dezake txostena, eta harekin bere eskaera sendoagotu edo gehiago funtsatu.
- ETXEBIZITZAREN EGOKITASUN-TXOSTENA. Atzerritartasun Bulegoan derrigor aurkeztu behar dute familia-berrelkarketarako bizileku-baimena eskatu nahi duenak, familia-berrelkarketarako baimena berritu behar duenak, etxebizitzaz aldatu bada, eta Estatutik kanpo jaiotako adin-gutxiko bat erregularizatu nahi duenak.
- Ahoku Sarea: Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sarera
Azken aldaketako data: