Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aholku Sarea: Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sarea

Aholku-sarea

  1. Helburua eta xedea
  2. Egitura
  3. Funtzionamendua
  4. Gizarte-erakundeen banaketa, lurraldeen arabera
  5. Abokatuen elkargora deribazioak bideratzeko prozeduraren funtzionamendua
  6. Kontaktuen zerrenda
  7. Aholku-sarearen datu estatistikoak 2021 
  8. Aurkezpen txostena
  9. Gizarte-eragileen lurralde-kokapena
  10. Diru-laguntzen banaketa 
  11. Bilerak
  12. Liburuxkak
  13. Aholku-sarea memoriak
  14. Bideoa
  15. Zirkularra

 

1. Helburua eta xedea

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du Aholku-Sarea, helburutzat hartuta atzerritartasunaren alorreko aholkularitza juridikoa ematea kalteberetasun egoeran dauden etorkinei eta profesionalei ?herri-administrazioetakoei eta hirugarren sektorekoei, etorkinekin inklusio-prozesuetan diharduten heinean?.

Hori guztia, xedetzat hartuta atzerritarrei erregularizazioa erraztea, bai eta prebentzio-lana egitea gerora irregulartasun-egoerarik gerta ez dadin, familiako bizitzaren alde eginda betiere.

[igo]

2. Egitura

Zerbitzu honek badu lau agente-motaren partaidetza. Hauek dira agenteak, zehazki:

  • Migrazio eta Asilo Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saila
  • Biltzen – Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua-.
  • Zazpi gizarte-erakunde (Zehar-Euskadi, Gurutze Gorria-Euskadi, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Kosmopolis, SOS-Arrazakeria Gipuzkoa, LAIZ-CCOO eta Adiskidetuak)
  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen hiru elkargoak.

 [igo]

3. Funtzionamendua

Zerbitzu honek bi arreta-mota eskaintzen ditu:

  • Aurrez aurreko arreta (gizarte-erakundeak eta abokatuen elkarteetako Saje-txandetako legelariak).
  • Bertaratu beharrik gabeko arreta –Postaz /telefonoz- (Biltzen)

Erabiltzaileek bi sarbide dituzte Zerbitzurako:

  • Biltzen-en bitartez. Biltzen Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren arlo juridikoak, kontsulta bat jasoz gero, hauetako bat egin dezake:
    • Egin zaion kontsultari erantzun.
    • Kasua erakunde bati bidali; adibidez, gaiaren espezializazio-arrazoiak direla eta.
    • Bideratzea edo deribazioa proposatu, Saje-txandako legelari bat izendatu dezaten. 
  •  Gizarte-erakundeen bitartez. Edozein erakundetara jo dezake, eta hitzordua jarriko diote han, aurrez aurreko arreta jaso dezan. Dena delako erakundeak hauetako bat egin dezake:
    • Egin zaion kontsultari erantzun.
    • Kasua erakunde bati bidali.
    • Bideratzea edo deribazioa proposatu, Saje-txandako legelari bat izendatu dezaten.

Laburbilduz:

  • Alde batetik, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren ardura da Sarea koordinatu eta bateratzea.
  • Bestetik, Biltzen Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak arreta eskaintzen du, telefonoz edo postaz, eta erabiltzaileak ez du zertan bertaratu.
  • Azkenik, gizarte-erakundeek eta abokatuen elkargoek aurrez aurreko arreta ematen dute.

4. Gizarte-erakundeen banaketa, lurraldearen arabera

Hona aurrez aurreko aholkularitza ematen duten gizarte-erakundeen lurralde-banaketa:

  • ARABAn, hauek ematen dute arreta juridikoa: Zehar (Bulegoa: Vitoria-Gasteizen) eta Gurutze Gorria (Bulegoak: Vitoria-Gasteiz, Laudio, Agurain, Amurrio, Espejo, Kanpezu, Oion eta Biasterin).
  • BIZKAIAn, berriz, hauek ematen dute arreta juridikoa: Cite/CCOO (Bulegoa: Bilbon, Bermeon, Gernikan, Zallan eta Mungian) Cáritas (Bulegoa: Bilbon), Gurutze Gorria (Bulegoak: Bilbo, Getxo, Portugalete, Barakaldo eta Ondarroan), eta Kosmopolis (Bulegoa: Getxon).
  • GIPUZKOAn, azkenik,  hauek ematen dute arreta juridikoa: Adiskidetuak (Bulegoa: Irunen), Gurutze Gorria (Bulegoak: Donostia eta Eibar/Ermuan) eta SOS-Arrazakeria Gipuzkoa (Bulegoak: Arrasate, Zarautz, Beasain, Errenterian eta Azpeitian)

[igo]

5. Abokatuen elkargora deribazioak bideratzeko prozeduraren funtzionamendua

5.1. Nork proposatzen du

Biltzenek zein gizarte-erakundeek deribazioak proposatzeko gaitasuna dute.

5.2. Nori proposatzen zaio

Deribazio proposamenak Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari bidaliko zaizkio.

5.3. Zerbitzuak

Legelariek eskaini ditzazketen zerbitzuak honako hauek dira:

  • Kontsultak
  • Izapidetzak
  • Helegiteak

 Honekin batera, kontsulta+izapidetza edo izapidetza +helegitea zerbitzuak eskaini daitezke.

 5.4. Prozedura

  • Zuzendaritzak proposamena onartzen badu, deribazioa abokatuen elkargora bideratuko du,  abokatua izenda diezaioten erabiltzaileari.
  • Elkargoak, izendatutako legelariari deribazioa jasotzen duen bolantea bidaliko dio, eta bestetik, legelari horren datuak zuzendaritzara bidaliko dira.
  • Zuzendaritzak telefonoz igorriko dio erabiltzaileari legealiaren datuak jasotzen dituen mezua. (izena, abizena, helbidea eta telefono-zenbakia). Legelariarekin harremanetan jartzeko eskatuz.
  • Zerbitzua bete eta gero, legelariak elkargotik bidalitako bolantea bete behar du. Honen bitartzez zerbitzua bete duela justifikatuko du, eta  orduan, ordainketa egingo zaio. 

5.5. Irizpideak

Irizpideak honako hauek dira:

  • Materiala: erregularizazio administratiboa, irregulartasun egoerei aurrea hartzea, egoera administratiboaren kontsolidatzea eta familian bizitzeko eskubidearen egikaritza erraztea.
  • Interbentzioaren batasunaren bermea
  • Uziaren bideragarritasuna
  • Urrakortasun berezi

[igo]

6. Kontaktuen zerrenda

AHOLKULARITZA JURIDIKOA, AURREZ AURREKOA

ARABA:

  • GURUTZE GORRIA tel.: 945 222 222 (Gasteiz,Laudio, Agurain, Espejo, Kanpezu eta Biasteri)
  • ZEHAR tel.: 945 266 805 (Gasteiz)

 BIZKAIA:

  • GURUTZE GORRIA tel.: 94 423 44 02 (Bilbo) / 639 458 683 (Portugalete/Barakaldo)
  • CITE – CCOO  tel.: 944 243 424 (Bilbao)
  • CARITAS (bere gizarte-zerbitzuen bitartez)
  • KOSMOPOLIS  tel.: 946 685 21 03 (Getxo)

 GIPUZKOA:

  • GURUTZE GORRIA          tel.: 943 327 795 (Donostia)
  • GURUTZE GORRIA          tel.: 943 176 248 (Eibar)
  • ADISKIDETUAK              tel.: 943 639 690 (Irun)
  • SOS ARRAZAKERIA        tel.: 943 245 627 (Arrasate, Zarautz, Beasain, Errenteria eta Azpeitia)

 

AHOLKULARITZA JURIDIKOA, TELEFONOZ ETA POSTA ELEKTRONIKOZ

BILTZEN

  • Erabiltzailea: tel.: 900 840 890 / asesoria@euskadi.eus
    Profesionala: tel.: 94 400 18 09 / juridika@biltzen.org
    Arreta-orduak (Biltzen): 09:30etik-14.00etara

[igo]

7. Aholku-sarearen datu estatistikoak (2021)

  • Hirugarren sektoreko erakundeek arreta emandako pertsonen kopurua: 7.857 (19.895 kontsulta)
  • Hirugarren sektoreko erakundeek arreta emandako profesionalen kopurua: 1.342
  • Biltzenek arreta emandako kontsulten kopurua: 3.426
  • Hirugarren sektoreko erakundeek eskainitako informazio-saioak: 18 (456 erabiltzaile)
  • Abokatuen elkargoetara bideratuak: 323

[igo]

8. Aurkezpen txostena (PDF, 194 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

[igo]

9. Gizarte-eragileen lurralde-kokapena (PDF, 1MB)

[igo]

10. Dirulaguntzen banaketa

  • Cruz Roja- Euskadi 236.734 euros
  • Cear-Euskadi 20.000 euros
  • Kosmopolis 35.000 euros
  • Cite-CCOO 114.000 euros
  • Caritas Diocesanas de Bilbao 27.100 euros
  • Adiskidetuak 57.000 euros
  • SOS-Arrazakeria Gipuzkoa 33.000 euros
  • Colegio de abogados de Bizkaia 80.000 euros
  • Colegio de abogados de Araba 25.000 euros
  • Colegio de abogados de Gipuzkoa 30.0000 euros

[igo]

15. Zirkularra (PDF, 761 KB)

[igo]

.

Azken aldaketako data: