
Izena emateko epea irekita dago
Datutik Lurraldera
- 2024ko azaroaren 13 eta 14a
- Vitoria-Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia
EuskalHiria Kongresua 2002. urtetik ari da egiten Euskadin, hiriei eta lurraldeari buruzko eztabaida sustatzeko tresna gisa Euskadiren testuinguruan. Kongresuak, proposatutako gaien bidez, hiri-eremuek gaur egun dituzten erronkak eta aukerak jorratzen ditu, askotariko eragileen ikuspegitik eta ezagutzaren hainbat esparrutatik. EuskalhiriaKongresua Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak antolatu du, eta Giza Kokalekuetarako Nazio Batuen Programaren (NBE-Habitat) laguntza jaso du.
Aurtengo deialdian, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak gai komunak ikuspegi desberdinetatik jorratzeko aukera ikusi du. Horregatik, erabaki da aldi berean antolatzea EuskalHiria Kongresua 2024ren XXIII. edizioa eta III geoEuskadi Kongresua & JIIDE (Datu Espazialen Azpiegituren Jardunaldi Iberiarrak).