Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Lurralde Egitarauak


sare elektrikoakSare elektrikoen antolamendua

Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Elektrikoen Lurralde Antolamendua egiteko aldez aurreko

Azterketaren sorrera eta arrazoia.

Joan den mendean industriak izan zuen garapenaz geroztik sortutako hirigintza-hazkundeak mota guztietako azpiegituren ugaritze paraleloa ekarri du berarekin. Azpiegitura horien artean sare elektrikoak azpimarratu behar dira, gure gizartearen funtzionamendu onerako ezinbestekoak diren azpiegitura gisa. Halaber, hiri-orbanaren hazkunde historikoa aztertzen badugu, hiria sarritan linea elektrikoen azpitik hazi dela ikusiko dugu eta, alderantziz, horren ondorioz lurralde batean hainbat erabilera pilatzen direla.
Sare elektrikoek duten eragin handia gizakiak lurraldean burutzen duen jarduerari buruzko edozein hausnarketan agertzen hasi da oro har. Euskal Autonomia Erkidegoa bezalako Europako beste herrialde edo autonomia-erkidego industrializatu eta metropolizatuetan egin diren azterketa paraleloek azaleko eragina zenbaterainokoa den kalkulatzen dute: adibide gisa, Katalunian sare elektrikoen zortasunak ukitutako azalera eta Bartzelonako metropoli-area osoaren azalera parekideak direla adierazi da. (Serratosa).
Gure Autonomia Erkidegoan linea elektrikoak ugariak dira, metropolizatze-prozesuaren ondorioz edo Europarekin ipar-hegoaldeko konexio-ardatzean kokaera kontinentala duelako. Hori horrela izanik, linea elektriko batzuek lurraldean duten eragina handia da, eta sortutako zortasunak ez du garrantzi gutxiago.
Gure lurraldean Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen garapenerako sortu diren Lurralde Antolamenduko Plan Partzialak egiterakoan antzeman da arazo hori, batez ere Kantauriko isurialdekoak: lurralde-xehetasun egoki baten analisiak arazoaren garrantzia islatu du. Adibide gisa, Donostialdea-Bidasoa Beherako Lurralde Antolamenduko Plan Partzialaren Aurrerapenak gai honetaz ondokoa adierazten du:
Halaz ere, gogoeta-prozesu bat hasi behar da azpiegituren aireko sare batzuei buruz, paisaia naturalaren gainean eta egoitza-gune batzuetako bizigarritasun-baldintzen gainean eragin handia duelako.
Eremu Funtzionaleko lurraldea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten energia elektrikoko garraio-linea handiak hiri-perimetroaren barruan subsumituta geratzen ari dira pixkanaka. Horiek hiri-garapen berriekin duten interferentziaren ondoriozko arazoa aztertzen hasi behar dela ikusi da. Lehenbiziko proposamen zehatz moduan, Oiartzungo eskualdea (hirigunearen gainetik) zeharkatzen duen LA 220Kv-ko trazadura aldatzea planteatu da.
Industria Ministerioa edo Saila oro har energia-sektore osorako (3E-2005 Plana, Euskadiko Estrategia Energetikoa, edo antzekoa) eta bereziki sektore elektrikorako egiten ari diren lurraldeko azterketak eta plangintzak alde batera utzita, lurralde txiki eta biziki metropolizatu batean erabilera desberdinen eraginak, , kontrako noranzko ikuspegi sistematiko baten premia izatera eramaten du sektore elektrikoari dagokionez: Autonomia Erkidegoko lurralde osotik sare elektrikoen sektore zehatzerantz.
Horrek oro har lurraldearen antolamenduak eta gai honetako Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak esku hartzea, eta lan hori Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia Zuzendaritzarekin batera sustatzea eragiten du.
Analisia egungo egoeraren azterketa eta diagnostikotik abiatuko da, esku hartzeko lehenengo jarraibideetara igarotzeko. Linea elektrikoen eskala desberdinetik abiatuta (hirikoak, ertainak eta lurraldekoak), esan beharra dago, azterketa lurralde-mailakoa dela kontuan izanik, hau lurraldean eragin zabala duten lineetan oinarrituko dela eta, zehazki, 13 kv-tik gorako goi-tentsioko lineei dagokienean.

Lurralde Eremua

Lanaren eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du.

Azken eguneratzea: 2009/08/31