Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Ibaien eta erreken ertzak antolatzeko lurraldearen arloko plana: Aurkezpena




Euskal Herriko Antolakuntzan buruzko 4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, hiru tresna hauek finkatu zituen gure Autonomía Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak eta Lurraldearen Arloko Planak.

28/1997 Dekretuaren otsailaren 11koaren, Eusko Jaurlaritzaren bidez, behin betiko onartu ziren Euskal Autonomía Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, hain zuzen ere, gainerako tresnak gauzatzeko eta idazteko erreferentzia-esparru direnak.

28/1997 Dekretuaren 9, artikuluaren arabera, EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana idatziko da. Bestalde, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen 8. atalak "Ingurune Fisikoaren Antolamendua" izinekoak, "Lurrazaleko Uren Babesa", ibaiek eta errekek eta horien babes-zonak osatua, jasotzen du aurreikusitako antolamendu-kategorien artean. Horien antolamendua aipatutako lurraldearen planaren esku uzten du.

Bi isurialdeak, kantauriarra eta mediterranearrak, arazo desberdinak dituztenez, ibaien eta erreken ertzen antolamendua isurialde bakoitzaren arabera egin behar izan da. Agiri honen gaia isurialde mediterranearri dagokion antolamendua dugu.

415/1998 Dekretuaren, abenduaren 22koaren, bidez, behin betiko onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Isurialde Kantauriarra).

Agiri hau erabal berria da erabilitako metodologiari dagokionez eta aurkezten duen ekarpenik garrantzitsuena ibaien ertzen lurralde-antolamenduan eragiten duten hiru aldagaiak -ingurugiro, hidraulika eta hirigintzaren inguruko osagaiak- egoki barne hartzea izan da. Ildo horretatik, uste dugu plan honek lortu duela haranen hirigintzan-potenziala uholdeen ondorioz sortutako arazoekin eta ertzan baldintza naturalak babestearekin bataragarri egiteak.

Plan hau, buru nauen Sailak sustatutakoa, prestatzeko eta berorren inguruko izapideak egiteko lan neketsuan lurralde-administrazio publiko guztiek hartu dute parte, baita hainbat entitate publiko eta pribatu interesdunek ere. Agiri hau esku artean dugula, geure buruak zorion ditzakegu ahalik eta adostasunik handien eta integrazio ezin hobea lortu ditugulako.

Francisco José Ormazabal Zamakona

Lurralde antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.
Eusko Jaurlaritza


 


separador
Azken eguneratzea: 2007/01/19