Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kartografia bektoriala, ortofotoak eta goraguneen eredu digitalak, lehengo Datum edo ED50 izeneko Erreferentziazko Sistema Geodesikotik ETRS89 berrira eraldatzeko aukera ematen du.


Kartografia Bektoriala, ortoargazkiak eta Altuera Eredu Digitalak, Datum edo Erreferentzi Geodesiko Sistema zaharretik, ED50 izenekoa, datum berrira, ETRS89,  eraldatzeko balio du. REGENTE Sareko koordenatuak eta gutxieneko kurbadura algortimoa erabiltzen ditu.

Programa hau Euskal Autonomia Erkidegoko kartografia osoa eraldatzeko eta kartografia sortzen duten erakunde eta enpresa guztien artean metodo bera erabiltzeko egin da. Kartografia bektoriala, ortofotoak, goraguneen eredu digitalak eta ascii koordenatu-fitxategiak, lehengo Datum edo ED50 izeneko Erreferentziazko Sistema Geodesikotik ETRS89 berrira eraldatzeko aukera ematen du.
Era berean, elipsoidalen altitudeak ortometrikoetara aldatzeko eta alderantzizkoa egiteko aukera ematen du.
Horretarako, puntu finko gisa REGENTE sareko koordenatuak erabiltzen ditu, eta horien artean interpolatzen du kurbadura txikieneko algoritmoarekin, Geografia Kontseilu Nagusiaren ildoei jarraituz. Horrela, irtenbidea, Geografia Institutu Nazionalak bere mincurv programan ematen duena edo beste autonomia-erkidego batzuek hartu dutena bera da, eta abantaila bat dauka: koordenatuen puntuez gain, fitxategi bektorialak eta rasterrak ere hainbat formatutan aldatzeko aukera ematen duela.
Gure beharren arabera eraldaketaren parametroak zuzen eratzeko aukera ematen duen laguntza bat dauka.
Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik dauden fitxategiak eraldatzeko aukera ematen du.

ED50-tik ETRS89-ra Datum Aldatzea

Azken eguneratzea: 2007/05/21