Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubiarrain Otxotorena, Paulo

(«Paulo Txikia» edo «Hernani Txikia» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Hernani, 1912 - 1981). Gaztetan artzain, gero fabrikan langile, eta azkenik, zapatagin izan zen bizibidez. Hernanin eta Nafarroan ibili da batez ere kantari. 1981ean, Bertsolari Elkarteak omenaldi bat eskaini zien, berari eta Antonio Eizmendi «Loidi-Saletxe»ri. Zahartzaroan bertso jartzeari ekin zion eta bi liburu argitaratu ditu, harrezkero: Ia kantuz bezala (1985) eta Gaziak eta gozoak (1988).