Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubiaurre Urionabarrenetxea, Balentin

Bizkaitar musikagilea (Garai, 1837 - Madril, 1914). Koru mutila izan zen Bilbon eta organoa jotzen ikasi zuen N. Ledesmarekin. 1852. urtean Hego Ameriketara joan zen eta irakasle lanetan aritu zen zenbait urtetan. 1866. urtean Madrilgo kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak H. Eslavarekin. 1869. urtean Musikako Lehiaketa Nazionala irabazi zuen Fernando el Emplazado operarekin. 1873. urtean Arte Ederretako akademiak dirulaguntza eman zion eta Frantzian, Alemanian eta Italian ibili zen. 1875. urtean errege kaperako bigarren maisu izan zen, eta 1878. urtean, berriz, lehena. Urte hartan bertan Madrilgo kontserbatorioko irakasle izan zen. Lan aipagarriak ditu: orkestrarako sinfonia bat, eliz musika eta pianorako lanak, besteak beste.