Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubiaurre Aguirrezábal, Valentín

Bizkaitar pintorea, Ramónen anaia (Madril, 1879 - Madril, 1963). Anaia bezala, gormutua zen jaiotzez. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan pintura ikasketak amaitu ondoren Europa guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako, Frantziako eta Italiako museorik ospetsuenetan izan zen. Europa eta Amerikako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen bere koadroak ikusgai, baita Japonian ere, Tokion hain zuzen. Euskal herriko paisaiak eta ohiturak islatu zituen batez ere bere obretan, eta sari ugari jaso zuen. Lan nagusiak: Paisaje vasco, Regatas, Segovianos, Paisajes de Garay, Paisaje de Mañaria, Altos Hornos, Cabo Machichaco, Un caserío de Vizcaya, Marina de Bermeo, Un mosquetero, Apuntes de Vizcaya, A las doce, Amarretako, Euli y Pandeiros, Iruguisalde, Por las víctimas del mar, Bersolaris, Euskotarrak, Viejas leyes y nueva flor, La fiesta de la Virgen, Día de fiesta eta Procesión de Segovia. Erretratugile gisa ere ezagun egin zen: Retrato de mi padre, Retrato de mi madre, Autorretrato, Tío Pachique, Retrato de don M. A. eta Retrato.