Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zestodo

izond. Zool. Platelmintoen phylum-eko izen bereko klaseko animalia metazooez esaten da. Animalia bizkarroiak dira, ugaztunen barrunbeetan bizi izaten direnak. Egituraz luzaxkak dira, digestio aparaturik gabeak. Zestodoak digeritzen hasitako elikagaiez inguratuta egoten dira digestio aparatuan eta beren gorputz azal guztitik elikadura zurgatzeko gai dira. Gorputza buruaz, heltzeko kakoez eta arraren eta emearen ugal sistemak dituzten eraztunez edo segmentuz eratua ute. Zestodoen bizitza zikloan bi ostalari behar dira, lehenengoa bigarrenaren predatzailea, jalea, izan ohi delarik. Segmentu helduak, milaka arrautza ernaldu dituztela, gorotzetan ateratzen dira lehenengo ostalariaren gorputzetik; arrautzetatik enbrioiak ernetzen dira, gero larba bihurtu eta bigarren ostalariaren hesteetan bizkarroi bihurtzen dira. 13 ordena bereizten dira zestodoen artean, tetrafilidoak, ziklofilidoak eta nipoteniidoak, besteak beste. Tenia da klase honetako animaliarik ezagunena.