Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zerkopitezido

izond. Zool. Primateen ordenako izen bereko familiako tximino katarrinoez esaten da. Neurriz txikiak edo txiki samarrak dira, 35-110 cm garaiak. Besoak hankak baino luzeagoak dituzte gehienek. Colobus generokoek izan ezik, beste guztiek dute behatz handia, eta beste behatzen aurka eratua. Larruazal gogorreko ipurmasailak dituzte. Isats luzea dute, baina ez oratzailea. Hortz egitura 32 hortz eta haginez, eta gizakiaren era berean antolatua dute. 72 tximino mota biltzen dira zerkopitezidoen familian. Afrikan, Indian, Txinan, Japonian eta Asiako hego-ekialdean bizi dira.