zerio
iz. Gai bakuna, metal gris distiratsua, 797 °C-an urtzen dena (Ce; at.-z. 28; at.-m. 140,12). Gogorra, moldakorra eta xaflakorra da, eta kolore grisa du; burdinaren eta zilarraren antzeko itxura du. Erreaktibitate handia du; lur arraroetako bigarren metal erreaktiboena da. Lur arraroetako metalik ugariena da. Gadolinita, zerita eta monazita meetan agertzen da eta kloruroaren elektrolisi bidez lor daiteke. 1803an aurkitu zuten Berzelius eta Hisingerrek, alde batetik, eta Klaprothek, bestetik. Gauza askotarako erabiltzen da; beiragintzan, optika industrian, kimikan, argazkigintzan eta metalurgian, besteak beste.