Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zerkopiteko

iz. Isats luzeko tximinoa, Afrikan bizi dena (Cercopithecus sp.).  v  Tximino hauek neurriz txikiak (30-60 cm luze), beso eta hanka luzekikoak eta bular estukoak izaten dira. Zerkopiteko askok kolore biziekiko muturra dute. Lau hankan ibiltzen dira, eta oso malguak eta biziak dira. Erraz egiten dira gizakiaren lagun. Afrikako Saharaz hegoalderako eskualdeetan bizi dira. Zerkopiteko motarik ezagunenak Cercopithecus mona, C. diana, C. neglectus eta C. talapoin dira.