Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zero

iz. Elementurik gabeko multzoari dagokion, hutsaren adierazgarri den zenbakia; zenbaki positiboen eta negatiboen artean dagoen tarteko zenbakia.  v  Zero absolutua. Fis. Gorputz batek har dezakeen tenperaturaren azpiko muga. Zero absolutua 0 °K-etan (tenperatura eskala termodinamikoaren edo Kelvin eskalaren abiapuntua da, 0 gradu Kelvin, alegia) edo -273,15 °C-an lortzen da. Mekanika klasikoaren arabera gorputz baten tenperaturak proportzio zuzena du bere molekulen batez besteko energia zinetikoarekin, eta beraz zero absolutuan ez litzateke mugimendurik izango. Quantum-en mekanikaren ikuspuntutik, berriz, tenperatura hartan ere izaten da mugimendurik, sare kristalinoan izaten baita dardara higidura. Egin diren zenbait esperimenturen arabera, zero absolutuaren inguruan hainbat materialek supereroaleen ezaugarriak izaten dituzte.  v  Polinomio baten zeroak. Mat. P(x) polinomio bat izanik, polinomio hori anulatzen duten x en balioak, P(x) =0 ekuazioa betetzen dutenak alegia, polinomioaren zero izena ematen zaie, eta polinomio horren erroak dira.