Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zazpi Handien Taldea

(G-7 izenaz ere ezaguna). Munduko zazpi estatu aurreratuenek osatzen duten taldea. 1975. urtean sortu zen, eta Italia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak, Kanada eta Japonia dira kideak. 1994. urtean Napolin egin zen bileran, Errusia ere taldekide egitea erabaki zuten, baina erabakiak hartzeko ahalmenik gabe. Nazioarteko ekonomiaz aritzeko elkartzen dira, aldizkako bileretan.