Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zavala Arambarri, Cleto

Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1847 - Madril, 1912). Madrilgo kontserbatorioan ikasi zuen E. Arrietarekin. 1881. urtean La hija del pescador opera aurkeztu zuen Bilbon. 1882an Bizkaiko Diputazioak laguntza eman zion Italian ikasketak osatzeko. Orfeón Bilbaíno-ren zuzendari izan zen, gerora Bilboko Sociedad Coral izan zenarena. Ondoren, Madrilgo Apolo eta Novedades antzokietako arduradun izan zen. 1895ean El señor barón eta El niño de Jerez zarzuelak aurkeztu zituen, eta 1899an, berriz, Varietés zarzuela. 1901ean Marcia opera aurkeztu zuen, gaur egun galdua dena. Meza bat eta korurako beste lan batzuk ere idatzi zituen.