Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zazen

iz. Meditazio budistan, gela baketsu batean, arnasa geldiro hartuz, bizkarra zutik, lurrean eserita, eskuak bildurik, eta batez ere pentsakera analitiko logikoa bazterturik, nahikundeak kendu eta kontzentrazio lasai batez egiteko meditazioa. Japoniako Soto sektaren arabera Iratzarpenera iristeko biderik egokiena da, eta ongi egiten bada iratzarpena bera da.