Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zavattini, Cesare

Italiar idazle, gidoigile eta zinemagilea (Luzzara, 1902 - ?, 1989). Kazetaria izan zen eta eleberriak ere idatzi zituen. 1934an zinemarako gidoiak idazten hasi zen eta jarduera horretan eman zuen bizitza osoa, ehundik gora gidoi idatzi zituela. Film batzuk egin zituen. 1942an Vittorio de Sica zinemagilea ezagutu zuen, eta hogeita sei film egin zituzten elkarrekin; Italiako neoerrealismoaren sortzaileak izan ziren. Zinemaren teorikoa ere izan zen; hala Dziga Vertoven eraginez muntaketa hobetsi eta argumentua eta intriga baztertu zituen; fikziozko eta olgetarako zinema gaitzetsi zuen gezurtia zelakoan eta eguneroko bizitzan eta errealitatean murgildutako zinemaren alde agertu zen. Hala ere, film komertzial askotan parte hartu zuen. Filmak: Amore in cittá filmeko Storia de Caterina atala (1953), Siamo donne (1953), Le italiane e l’amore (1961), I misteri di Roma (1962), La verità-à-à-à.