Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zabaleta, Martin

Gipuzkoar mendizalea (Hernani, 1949). Jon Zabaletaren anaia. 1980an Everest mendira igotzeko antolatu zen espedizioan parte hartu zuen eta, Pasang Temba sherparekin, tontorrera iritsi zen. Everest mendiko gailurra zapaldu duen lehen euskal mendizalea da.