Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zabaleta Lekuona, Pello

Gipuzkoar bertsolaria (Errenteria, 1896 - Errenteria, 1967). Antonio Zavalak argitaratu zituen Pello Zabaletaren bertsoak, Juan anaiarenekin batera Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Sesiyo bat (1923), Alkar eziñ ikusiya (1932), Ijito antzeko bati (1931), Langillien alde (1934), Katu baten istoriya (1942), Oraingo Errenteriari (1946), Errenteriko Jangoiko-Txiki zanaren bizitza (1963).