Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zabaleta, Jon

Gipuzkoar marrazkilaria (Hernani, 1950). Martin Zabaletaren anaia. Debako Arte Eskolako partaidea; grafiko lanak egiten zituen han. Umorezko marrazkigintza landu du Euskadi Sioux, Berriak, Egin eta Euskaldunon Egunkarian, inoiz edo behin baita Hitz, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan ere. Haurrentzako liburuetako marrazkigile izan da 75en bat liburutan eta Ipurbeltz komikiko lankide. Pintura erakusketak ere egin ditu Iruñean, Donostian eta Hondarribian, Manuel izengoitia erabiliz.