Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zabala, Pedro

Gipuzkoar euskaltzalea (Bergara, 1889 - Bergara, 1956). Valladolideko unibertsitatean zuzenbideko ikasketak egin ondoren Bergarako idazkari izendatu zuten. Euskaltzain urgazlea izan zen eta euskarari buruzko artikulu ugari idatzi zituen euskaraz. Euskalerriaren Adiskideak elkarteko aldizkarian plazaratu zituen lan aipagarrienak.