Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yupanki, Atahualpa

(Jaiotza izenaz Hector Roberto Chavero). Argentinar kantari eta abestigilea (Pergamino, 1902 - Paris, 1992). 1.500 abesti inguru egin zituen, Hego Ameriketako herri musikan oinarrituak gehienak; abesti horietako hitzetan ere, herriaren bizitzako gora-beherak adierazten dira. Abestirik ezagunenak, besteak beste, El arriero, Caminito del indio, Nostalgia tucumana eta Los ejes de mi carreta dira.