Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yun Shouping

Txinatar pintorea (Txiang Tzu, 1633 - 1690). “Txing garaiko sei maisu handien” taldeko paisaiagilea, lore margoengatik ezaguna, batez ere. Bere garaiko pintoreek bezala Yuan garaiko artistak kopiatu zituen, Huang Gongwang bereziki. Hala ere, kopia zehatzak egitea baino antzinako maisuen izpiritua islatzea zuen helburua. Neurri txikiko marrazkiak zituen gustukoen, haizemaileak eta albumetako orriak, adibidez; hala ere, neurri handiko lanak ere egin zituen. Lan handiak koloretsuak eta biziak dira oso, eta neurri txikikoak, berriz, kolore-bakarrak, eta kolore arinekoak. Oro har, lerro arinak eta pintzelkada finak dira bere lanen ezaugarriak.