Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yunus Emre

Turkiar olerkari eta mistikoa (Turkia, XIII. mendearen erdialdean - Turkia, 1321). Elezahar ugari sortu dira Yunusen bizitzaz, baina sufismoan eta filosofia mistikoan aditua zela esan daiteke ziur. 40 urtez haren irakasle Tapduk Emre-ren pausoak jarraitu zituen. XIII. mendeko filosofo mistikoen jarraitzailea izan zen, Rumik-ena bereziki; dena dela, Rumik baino ospe handiagoa izan zuen herritarren artean eta hil ondoren santu gisa gurtu zuten. Jainkozko maitasunari eta gizonen patuari buruzko olerkiak idatzi zituen, oso sentikorrak eta ulerterrazak. Eragin handia izan zuen turkiar misitikoengan eta 1910etik aurrerako Turkiako olerkigintzaren errenazimentuko olerkarien iturburua izan zen.