Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yamagutxi

Japoniako hiria, Honshu uhartearen hego-sartaldean. Departamentuko hiriburua da. 104.549 biztanle. Ehungintza da ekonomia jarduera zabalduena. Oso tenplu ederrak ditu, antzinako herri feudalaren garaikoak. Xabierko Frantziskok misioa sortu zuen bertan 1550ean. Ur beroko iturriak ditu gertu.