Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yamashita, Tomoyuki

Japoniar militarra (Kochi, 1885 - Manila, 1946). Japoniar osteen buruzagi izan zen Malaysian eta Txinako iparraldean, besteak beste. 1941ean Singapur menderatu zuen eta Malaysiako erasoaren buruzagi izan zen. Filipinetako kanpainan parte hartu zuen; Japonia errenditu ostean Estatu Batuen kontrako erresistentzia antolatu zuen. Preso hartu zuten eta gerra garaian egindako hilketengatik hiltzera kondenatu eta urkatu zuten.