Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yamagata, Aritomo

Mariskal eta politikari japoniarra (Hagi, 1838 - Odawara, 1922). Txinaren kontra 1894an borrokan aritutako gudarostearen buru izan zen. Gobernuko buru 1898tik 1900era eta, japoniarren eta errusiarren arteko gerran, estatu nagusiko jeneral buru ere izan zen. Gerrako ministro ere behin baino gehiagotan izendatu zuten, eta 1905etik 1913ra Estatuko isilpeko kontseiluko buru.