Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

yak

iz. Zool. Bobidoen familiako behi handi ile-luzea, Tibeteko goi-ordokietan bizi dena (Bos grunniens). Lepo-motza, buru-zabala eta gorputz sendo trinkokoa da. 3 m inguru luze eta 1,90 inguru garai izan daiteke, eta 700 bat kg har dezake. Hankak motzak eta indartsuak ditu, eta adarrak aldiz luzeak, alboetara eta gora okertuak. Kolorez zuri beltza izaten da. Erraz bezatzen da. Tibeteko jendeak garraiorako, haragitarako, esnetarako eta ileaz jantziak egiteko erabiltzen du.