Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yagoda, E Grigorievitx

Sobietar politikaria, jatorriz judua (Novgorod, 1891 - Mosku, 1938). Boltxebikeen aldekoa izan zen 1907tik aurrera. Politikan kargu asko izan zituen; 1917ko iraultzaren ondoren OGPU erakundeko buruzagia, Barne Arazoetako komisarioa eta Politburoko kidea izan zen, besteak beste. Bukharinekin batera Stalinen kontrako konplotak antolatu zituelako salatu eta hil zuten.