Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yacine, Kateb

Aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea, frantsesez idazten duena (Konstantina, 1929 - 1989). Aljeriako burujabetasunerako gerrak eragin handia izan zuen bere lanetan eta, oro har, Aljeriako bizimodua agertu zuen haietan. Bere lehen eleberria, Nedjma, 1956an argitaratu zuen; lan hartan Frantziaren mendeko Aljeriako gizartearen egoera eta klanen arteko bereizketa eta indarkeria agertu zuen, tarteka elezaharrak eta agertzen direla. Kronologia gorabehera handiak eta kontalari ugari dira eleberri horretan; kontakera horrek eragin handia izan du Marokoko idazle gazteengan. Eleberri haren ondorengo beste lan batzuetan gai hura bera landu zuen, Aljeriako bizitza, alegia, bai gizarte eta nazio ikuspegitik, bai bizitza pribatuaren ikuspegitik ere. Azken lanetan langileriaren eta kapitalismoaren arteko borroka islatu zuen, batez ere. Lan nagusiak: Soliloques (1946), La cercle des représailles (1959), Le Polygone étoilé (1966), L’Homme aux sandales de caoutchouc (1970).