Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wuppertal

Alemaniako mendebaleko hiria, Ipar Renania-Westfaliako estatuan, Wupper ibaiaren ertzean, Düsseldorf hiriaren ipar-ekialdean. 372.400 biztanle. Unibertsitatea. Industria (ehungintza, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, nekazaritzarako makineria, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. 1929. urtean sortu zen Wuppertal hiria, Barmen, Elberfeld, Beyenburg, Cronenberg, Ronsdorf eta Vohwinkel hiriek bat eginik.