Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wu-hu

edo Wuhu. Txinako ekialdeko hiria eta ibai portua, Anhweiko probintziaren hego-ekialdean, Nankin-go hiriaren hego-mendebalean, Yangtse inaiaren ertzean. 415.000 biztanle. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua. Industria (automobilgintza, papergintza, ehungintza, janari industria, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) eta merkataritza (arroza, zeta, kotoia, tea, garia, garagarra) dira ekonomia jarduera nagusiak.