Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wundt, Wilhelm

Alemaniar psikologo eta filosofoa (Neckarau, 1832 - Grossbothen, 1920). Heidelberg, Zurich eta Leipzig-eko unibertsitateetako irakasle izan zen. Psikologia esperimentaleko lehen laborategia sortu zuen Leipzigen (1879). Psikologiaren oinarria experientzia zela zioen eta borondatea, hari loturiko sentipenekin batera, esperientzia psikologikoaren parte dela, ezagutza bera baino garrantzizkoagoa; psikologia esperimentalaren sortzailetzat hartua da. Nerbio sistemaren mekanikari, zentzuen sentipenei eta pertzeptzioari buruzko lanak egin zituen eta asoziazio pasiboen eta pertzeptzio aktiboaren, adimen sintesien eta pentsamendu logikoaren oinarri den pertzeptzioaren, arteko bereizketa egin zuen. Lan nagusiak: Beiträge zur Theorie der Sinneswahrnehmung (1858-1862), Vorlesungen über die Menschen und Thierseele (1863), Grundzüge der Physiologischen Psychologie (1873-1874).