Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Würzburg

Alemaniako hegoaldeko hiria eta ibai portua, Bavariako estatuaren ipar-mendebalean, Main ibaiaren ertzean. 125.600 biztanle. Unibertsitatea. Nekazaritza eremuko merkataritza (ospe handiko ardoak) eta industria (tresneria mekanikoa eta elektrikoa, papergintza, kimika industria, zurgintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek ia erabat suntsitu bazuten ere (% 85), monumentu ikusgarriak gorde dira: VIII. mendeko kapera biribila (Alemaniako elizarik zaharrena), XI-XVI. mendeetako Marienburg-eko hiribilduaren erdian dagoena; XVII. mendeko elizak eta jauregi barrokoak; 1723-1744. urteetako Jauregi Handia, Versaillesko jauregiko eraikuntza moldeari jarraituz egina. v Historia. Castello Viterburth izena zuen erromatarren garaian (704) eta 741. urtean Bonifazio santuak sortutako elizbarrutiko apezpikuaren egoitza bihurtu zen. XVII eta XVIII. mendeetan hiri oparoa izan zen, Schönborn etxeko printze-apezpikuen agintaldian, hain zuzen. 1806-1809. urteetan izen bereko dukerriko hiriburua izan zen. 1815. urtean Bavariako estatuaren barnean geratu zen.