Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Windaus, Adolf

Alemaniar kimikaria (Berlin, 1876 - Göttingen, 1959). Friburgo, Innsbruck eta Göttingen-go unibertsitateetan irakasle izan zen. Aneurina bitamina bakartu zuen eta haren egitura zehaztu. 1928. urtean Kimikako Nobel saria eskuratu zuen, eta handik hiru urtera D bitamina bakartu zuen.