Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Windelband, Wilhelm

Alemaniar filosofoa eta historialaria (Potsdam, 1848 - Heidelberg, 1915). Filosofo neokantista, Lotzeren eta Fischerren jarraitzailea, eta Badengo eskolaren aitzindaria izan zen; bestalde, historiografia modernoko lehen klasikotzat hartua da. Estrasburgoko eta Heidelbergeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Filosofia kultura ororen balioen zientzia kritikoa dela zioen. Gizonaren askatasuna determinismoaren ikuspegitik aztertu zuen eta Jainkoaren existentzia frogaezina dela zioen. Lan nagusiak: Die Lehre von Zufall (1870), Geschichte der Philosophie (1892, Filosofia modernoaren historia), Uber Willensfreiheit (1904), Einleitung in die Philosophie (1914).